Komunitatea . Nortasuna. Sormena.

Hormakoak auzolanean

KOMUNITATEA SORTZEN

Auzolanean burututako hormakoak komunitateak batzeko tresnak izan daitezke, eskolak kasu. Elkarrekin sormenaz hain ikusgarri izan daitekeen zerbaitetan lana egitea hurbiltzen gaitu. Egunez egun, gure eskuekin egindako lanak, talde horretako parte garela gogora ekartzen digu.

Partehartzea modu eta maila ezberdinetan eman daiteke. Diseinuaren prozesu partehartzailetik hasi daiteke. Auzolanean arituko direnen trebetasunen araberako antolaketa egitea komeni da. Eta hormakoak margotzea ez ezik, bestelako jarduerak egin daitezke ere. Adibidez, koloretako binilo gardenskekin, haur txikientzat ere aproposak diren tailerrak egin daitezke, beiran euren sormena paratzeko.

ARTEA
60% Complete
DISEINUA
80% Complete
PARTEHARTZEA
90% Complete

AUZOLAN BATEN LABURPENA IKUSI NAHI?

Botoia sakatu bideoa ikusteko

  • IKUSI ETA IKASTEKOAK

    99999

  • PARTAIDEAK

    733

  • ELKARBANATUTA

    357

  • ARTISTAK

    531

Zerbitzuak

  • Hormako margoa
  • Talde nortasuna
  • Koordinazioa
  • Diseinu eta errotulazioa
  • Mozteko biniloak
  • Komunitatearen nortasuna islatzean datza. Azaleko irudian adibidez, bulegoen eraikina zirudiena, egun eskolatzat hartzen da berehala.

    Mikel Mendibil

    Materialari dagokionean, kalitate handiko margoa da eta esku gutxi emanda ongi estaltzen du pigmentalio indartsua dela eta. Honek auzolana errazten du, haurrek parte hartzen badute ere. Urarekin nahasten diren margoak dira eta disolbenterik gabe garbitu daitezke azaletik. Honela geure burua zein inguru giroa ere zaintzen ditugu.

  • Hainbat hezkuntza zentro eta ikastetxek, erabili ohi dituzten hedabide eta komunikazio kanaletan ez dute bereizgarri egiten dien nortasun grafiko argirik.

    Mikel Mendibil

    Zentzu honetan, adibide eredugarri bat Amaiur Ikastola izan daiteke, non duela urte asko arazoa igarri eta diseinu eta komunikazioaren profesionalekin lanean hasi ziren. Logotipo bat diseinatu zen hasieran, baina beranduago ikastolako bereizgarri nabarmenena bilakatu zen maskota sortu zen beranduago. Euskara sustatzeko kanpainatan ere, aukera zabalak eskaintzen ditu eta urteekin garatzen doa.

  • Hormako edo zoru margoketa, laukiak ez diren arbelak gelan naiz jolastokian edo koloretako beirateak auzolanean burutzeak koordinazio ona eskatzen du.

    Auzolan Hormakoak

    Ikastetxeen kasuan, koordinazio gehiena zuzendaritza taldearekin izan ohi da. Bereziki lana planteatu eta proiektatzeko. Hainbat kasuetan Guraso Elkarte eta Udalekin adostu behar izaten dira egin beharrekoak. Eta azken batean auzolanean parte hartuko dute guztiekin: irakasleekin, familietako guraso zein umeekin,...

  • Errotulazio iraunkor batek kalitatezko materialak eskatzen ditu kanpokaldean. Eskarmentuak ematen duen jakintzaz aholkatzeaz gain, materialen laginak eraman ditzakegu aukeraketa on bat egiteko.

    Fernando de JOYFER

    Entitatearen komunikazio beharretara egokitzen den diseinu grafikoa berebiziko garrantzia du. Baina baita haren ezarpena fatxadan, sarreran eta gune garrantzitsuenetan ere. Horretarako eskarmentuzko errotulazio profesionalen laguntza izatea kalitatezko bermea da. Helburuak epe labur eta luzera beteko dituen grafikak inbertsio ona izanen da.

  • Esku bakarraz euren urteak zenbatzen dituzten artistekin tailerretan aritzea inspiragarria da beti. Beren formek koloreztatutako eguzkiizpiek irribarre bat marrazten dute ene itzalan.

    Mikel Mendibil

    Koloretako biniloak, opaku zein zeharargiak. Borobildutako erpindun guraizeak, ur ihinztagailuak eta arraspak. Ez dugu gehiago behar umez betetako beiradun eskola bapateko sormenaren katedral bihurtzeko. Garrantzitsuena aurretik bertan zegoelako: haur txikiek berezkoa duten sormen eta iruditeri propioa, kutsatu gabekoa.

IKUSIKO DEN ZERBAIT EGIN BEHARREAN ZAUDE?

Zure istorio eta beharrak kontatzen badizkidazu lagunduko zaitut

NITAZ GEHIAGO JAKIN NAHI?

Mikel Mendibil dut izena, Arte Ederretan lizentziatua, pasa den milurtekotik lanean...

BURUTUTAKO LANAK

Hona hemen taldean lan eginez eta haur txikiekin bada ere, egin daitekeenaren adibideetako batzuk.

KONTAKTUA

Nahiago dut emailez hasi ondoren elkartzeko.
Beharrezkoa izatekotan 636463055 telefonoan nago ere.

Bulegoa

Donapea kalea, 4, 31610 Atarrabia, Nafarroa

Idatzi email honetara, mesedez:

info@muralesparticipativos.com

Zein da zure beharra?